sábado, 17 de mayo de 2008

13. Artikulua

Kulturartekotasuna

Konklusioak:
Aniztasuna egoera honek gatazka sortu ditzake jendarteetan, eta askotan jarrera hauek kultura autoktonoaren eta etorkinen arteko ez ezagutzaren eta pertzepzio negatiboen ondorioz sortzen dira.Bide honetan, aniztasuna arrisku gisa ikustetik aukera modura ikustera pasa behar gara, norbanakoaren eta jendarteen garapenerako faktore aberasgarri eta positibo bezala ulertu behar dugu.
Beraz, kultur ezberdinen arteko elkarbizitza ahalbideratzean dago gakoa. Etengabeko hartu-emana, elkarlana, berdintasuna, partehartzea eta hika-mikak konpontzearen bitartez, elkarri aberastuko gaituen gizarte anitzago bat lortzerik badago.
Honekin bat etortzera ailegatu bazara, ze konklusio aterako zenituzke jakitea gustatuko litzaiguke.( Ze egin daiteke egoera hauek lortzeko ?, beste batzuk ekiditeko?, … ) Hau zure lan koadernoan edo klaseko eztabaidetan jarri ditzakezu.

1 comentario:

Unknown dijo...

Inolaz ere ez da ideia ona post ezberdinak zenbaki batekin identifikatzea.
Loturarik ez dago titulua eta edukiaren aldetik.
Eta nabigatzen dabilen batek zure artikuluaren baten erreferentziaren bat aurkitzen badu, zer egingo luke?.
Zabaldu ea "4.artilulua" titulu bezala duen post batek zer esaten duen, edo alde egin?.
Besteentzako ere lan egiten dugu.